XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
LAGUNARTEA- Zuzen ibili nahi duenak, egunaz ibili behar
- Teilatupe asko, buruhauste asko
- Ez da beharra bezalako mutilik
- Gauean berandu, goizean maingu
- Bizi dena, nundik edo handik agertzen
- Eskopeta hutsak bi gizon ikaratzen, beteak bat
- Jende ostea haundiago, haren bihotza itsuago
- Gaztekin ez dabilana, haren bihotza itsuago
- Feria: alfer askoren aitzakia
- Ago, nexkatxa ago; ukanen dun haritz edo pago.
- Eroen etxerat guziek bidea jakin
- Gizon bat higuin baduzu, emozu andre pollit bat
- Bertzeen isatsakin (jatsarekin) uliak kendu
- Batasunak indarra dakar
- Galtzak ere salduko luzke zurrutaren truke
- Nexka zaharraren etxean, haize hotza goizean
- Harri koropilatua ez da sekulan oso
- Bakardadea, oitura txar guzien iturria
- Baserritar kalezale, etxe ondatzaile
- Bataren gaitza bertzearen ona
- Batari harriaz, bertzeari ogiaz
- Batek mila balio eta milek berdin bat ere ez
- Beldurra itsu
- Eroa gomitzaile, zuhurra jale
- Erosiz ere, bakea on
- Ez on bati botz, ez gaitz bati hotz
- Ez daiteke makila bi buruetarik atxiki
- Ibili ta ibili ta azkenean erori
- Jokaria beti galtzaile
- Irri ainitzek, nigar guziek
-Itsaso guziak igaro (igaran) eta bazterrean ito
- Nahi duelarik altzoan ura; nahi ez duelarik ez ferretan ere
- Nun gertatu, han ostatu